EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2008/11/26

Ze denborale eta denborale ondoko!

Egunotan erasan digun erauntsia dela-eta, hainbat komunikabide publikotan, "euri-, haize, elur- denboralea" irakurri eta entzun izan dut. Jakina, buruan darabilgun erdarazko "temporal" berbak burmuina zulatu eta horixe baino ez dugu gogoan. Ez, horixe! Denborale berbaz, bai, baliatzen gara, baina itsasoz bestez jarduten ez dugunean. Bai, horixe! Bai, itsasoko denboralerik badugu, baina ez, elur-denboralerik. Neure onetik ateratzerainokoa da hori entzun eta irakurtzea. Pizzeriako euskara, alajaina! Jakina, garunean legamiaturik izaten duten "temporal" berba nola dakarren hiztegiak begiratu eta zera ikusten dute: denboralea, ekaitza, soberna. Eta, lehenengoari besteri ez diote erreparatzen! Norena da errua, hiztegigilearena ala kazetariarena? Erdararen morroi hutsak izaten jarraitzen dugu eta nik neuk eremu meteorologikoan ere hitzen burujabetasuna nahi dut. Bai horixe! Hala eta guztiz ere, normala ote da kazetari euskaldun batek hori adierazteko hitzik ez jakitea? Beste komunikabide pribatu batzuetan, ostera, bai, ondo asko egin dute; ekaitz hitza plazaratu dute. Askok pentsatzen dute hitz horrek "tormenta" besterik ez duela esan nahi. Ez horixe! Ekaitza atzo eta herenegun gertatutakoa da. Bai horixe! Ekaitz berbak bere baitan Eguren gaitz guztia biltzen du eta ortzantzik eta ihusturirik ez badago ere, ekaitza ekaitz izango da. Bestela, (elur-, euri-, haize-) erauntsi ere erabiltzea dugu edo ohiko elurte, eurite eta haizete hitzak. Hamaika denborale jasateko jaioak gara!

2 Comments:

  • At 16:45, Anonymous Anonimoa said…

    Bai,jauna! Halaxe sentitu dut neuk be 'denborale' ditxosozko horrekin jira ta buelta ibili zaizkigunean, eta galderak ere horrekintxe zuzendu dizkidatenean. Arrazoi osoz idatzi duzu. Etxe bakoitzekoa etxe bakoitzari dagokio: halaxe da! Ni ez nintzen ausartzen txintik ateratzea, hitzik altxatzen badut, atzeko poltxikarako intentzio okerren bat sumatu ohi didate batzuk eta... Baina, bai gustura azpimarratzen dudala zuk hain argi begien bistara, plazara atara duzuna!

    pellozabala

     
  • At 20:46, Blogger Kepa Diegez said…

    Aupa Pello!
    eskerrak oraindik euskal senari eusten diogun!
    Hi, Pello, esan behar duana, esan eta kitto! Ez kikildu!

     

Argitaratu iruzkina

<< Home

 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------