EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2006/09/20

Iparra bebil eta mendebala bego, hegoa gero

“http://maps.wunderground.com/data/images/at200607.gif” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.
Atsotitz horretan laburbiltzen da maisukiro Euskal Herrian haizeen nongoaren bilakaera. Mendeak joan, mendeak etorri, behatzearen behatzeaz, euskal gizakia ondorio horretara heldu omen da: lehenengo eta behin, ipar edo ipar-mendebal haizeak jotzen omen du; horren ondoren mendebalera bira egiten omen du; eta azkenik, hego edo hego mendebalderantz egiten omen du. Oker ez bagaude, horixe izan da pasa den asteko asteazkenetik honako bilakaera: iparra->mendebala->hegoa. Ziurrenik ez da beti beteko, baina, sarritan bai. Haize mota bat falta da atsotitzorretan: ekialdeari uztarturik dagoena. Horrexegatik da, nonbait, Euskal Herrian gutxienetan jotzen duen haizea. Beraz, nondiko haizea etorriko ote zaigu "Gordon" hurakan ohiak igorritako hego haizearen ondotik? Ostera ere hasiko da prozesua, hau da, ipar edo ipar-mendebalera egingo du? Aurkitxo jakingo dugu.

2 Comments:

  • At 18:55, Anonymous Anonimoa said…

    Haize dantza, pauso askotarikoa, ederra izan ohi da, berri asko ekartzen dakielako. Udazkenerako berri askorik gabe, zehar-haize, aldaize eta mudaize deitu ohi diogun ibiliko ote den gehienbat. Antza hortarakoa eta hortikakoa hartzen diot.
    Nolanahi ere, Gordon delakoa, intxaur gehienak galdutako horietakoa dirudit: hurrunekoak 14, alegia, eta gero... hutsa! Gure hontaraino, bihar gioizaldeko astinduak kenduta, ez dirudi tratu txar apartekorik emango digunik. Portugal eta Galiza mendebala bai, inguru haiek jipoituko ditu majo.
    pellozabala

     
  • At 10:37, Blogger Kepa Diegez said…

    Badirudi horrela dela. Oraingoan hedabideetan ohi baino sona handiagoa eman diote haizeteari eta horrelako hamaika jasandakoak gara eta handiagoak ere bai. Tira, aroa oso "mediatiko" bihurtu da.

     

Argitaratu iruzkina

<< Home

 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------