EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2006/02/01

Kandelario egunean eguzkia ikustea baino, otsoa ardi tartean hobe

“http://www.wga.hu/art/g/grimmer/abel/february.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Pasa den abenduaren 23an genioen Eguberri bezperako gauerdin zer aize, urrengo tenporeta(r)año aize ure atsotitzari jaramon egin beharrean geundela zer-nolako aroak erabiliko gintuen handik aurrera tenporetara arte. Eguberria ezkero Kandelario egunera arte 40 egun dira, "Berrogeialdia", beraz. Duela gutxi arte, erditu eta berrogei egunera ama kristauak etxetik lehenengoz atera ohi ziren elizara bidean seme-alaba aurkeztera pizturiko kandela bat eskuan. Hortaz, otsailaren 2an Jesus semearen aurkezpena ere izango zen. Ziklo biologikoa ez ezik, klimatikoa ere ba bide da. Otsailaren lehendabiziko egunok multzo ezin garrantzitsuagoa da urteko ziklo meteorologikoan. Izan ere, beraren ingurura atsotitz eta esaera ugari biltzen dira aroaren iragarpenarekin zerikusi garbia daukatenak: Kandelario, San Blas eta Santa Ageda, hain zuzen ere.

Kandelario egunean (Otsailak 2) eguzkia ikustea baino, otsoa ardi tartean hobe.
Kandelario, elurra dario. San Josek [edo San Blasek] lagunduko dio.
Kandelario, lario, lario, atxari ura dario, makatzari madari, eutsi Peru ankeari.

Kandelario otza, neguan biotza.

GAUR SUSTATUN:

Marmotaren Eguna... edo Hartzaren Eguna!

4 Comments:

  • At 10:27, Anonymous Anonimoa said…

    "Kandelario egunean (Otsailak 2) eguzkia ikustea baino, otsoa ardi tartean hobe".

    Eguzki zoragarri batekin zabaldu zaigu eguna. Ondorengo erasoak iragartzen ote dizkigu?

    Tomax.

     
  • At 12:28, Blogger Kepa Diegez said…

    Aupa, Tomax! Aspaldiko! Ez dakit ba, hotza sumatzen da hurrengo egunetan, elurrik? Batek jakin! Egingo ahal du!

     
  • At 12:44, Anonymous Anonimoa said…

    Atzo aipatu zenuen hilabete honen izen polit bat: Barantaila. Interesgarria aipatzen zenuen jatorria ere, Parentalia eta beste.

    Eta zergatik ez diogu deitzen Hartzaila edo Marmotila? Begiratu gaur Sustatun datorren hau:

    Marmotaren Eguna... edo Hartzaren Eguna!
    http://www.sustatu.com/1138873774

    Kandelario
    Elurra dario
    Marmotak edo hartzak
    Lagunduko dio.

    Tomax.

     
  • At 14:09, Blogger Kepa Diegez said…

    Hartzaila, zoragarria! Bai, Sustatukoa irakurrita neukan, Ummmm... susmatzen da horrelako guztietan mitologiari loturiko zeozer, ezta? Antzina-antzinatik kulturartekotasuna heda eginda bide zegoen.

     

Argitaratu iruzkina

<< Home

 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------