EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2005/10/21

Urtaroak bestela banatzeko proposamena

“http://www.pueblos-net.com/cercedilla/frutales/otono.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Negu lehena hasi da
izeneko artikuluxka idatzi nuenenan, Tomaxek, blog honetako irakurle amorratuenetariko batek, hauxe proposatu zuen:

Nik neure burarekiko erabakita daukat urtea beste modura banatzea, batetik udaren inguruan eta bestetik neguarenean. Hona nire banaketa:

- udaberria: apirilak 21 - ekainak 21
- uda: ekainak 21 - abuztuak 21
- udazkena: abuztuak 21 - urriak 21
- neguberria: urriak 21 - abenduak 21
- negua: abenduak 21 - otsailak 21
- neguazkena: otsailak 21 - apirilak 21

Irail osoa daramat udazkenean, eta kontent.

Eta nik honela erantzun:

Ikaragarri polita zure proposamena eta zentzudunagoa. Agian, "neguberria" hitzaren ordez benetako "negulehena"?

Beraz, bion arteko adostutako banaketa honela geratuko litzateke:

- udaberria: apirilak 21 - ekainak 21
- uda: ekainak 21 - abuztuak 21
- udazkena: abuztuak 21 - urriak 21
- negu lehena: urriak 21 - abenduak 21
- negua: abenduak 21 - otsailak 21
- neguazkena: otsailak 21 - apirilak 21


Eta gaur Tomaxek hauxe:

Gaur, Kepa, urriak 21 ditu eta Negulehena hasi da. Edo Negulehenean sartu gara. Egia esan, dabilen haize epelarekin ez da gehiegi nabaritzen. Baina egunotan ari dira pasatzen kurrilo edo lertxunak... eta horiek bai ez direla nahastu.

Dena dela, gaur ohartu naiz euskaldunek zergatik banatu zuten urtea lau zati hain asimetrikotan: udazkena askoz luuuuzeago eginez eta udaberria azkarrago piztuaraziz -hitzez bederen- horrela neguari koska kentzen ziotelakoan. Baina ez: erreparatu eguzkia egunotan nondik atera eta nondik sartzen den eta kontsolamendurako tarte txikia uzten du.


Eta zuek zer deritzozue proposamenari? ausarta?

7 Comments:

  • At 22:42, Anonymous Anonimoa said…

    Ederra litzateke Pello Zabalaren eta Joxe Landaren iritziak jakitea proposamen honetaz.

    Aldiz, urte luzez Gipuzkoan Herri Irratian -Mariano Ferrerren "El kiosko de la Rosi" ahantzezin hartan- entzuten genuen José Ignacio Alvarez Usabiagak ezingo digu bere iritzia eman. Zabala eta Landaren aldean, formazio akademiko ortodoxoko gizona zen, baina komunikatzen oso ona. Ez aipatu tenporak hari. Erdalduna zen aldetik, Etnomet honi ekarpen urria egin ahal izango zion, hori ere egia da. Baina ez daukagu ahazteko.

    Eta esan bezala, norbaitek galdetuko al die Arantzazuko fraileari eta Itziarko gure osaba zaharrari?

    Tomax.

     
  • At 23:35, Blogger Erramun Gerrikagoitia said…

    Zer izkiriatu den buruz haizeak jakiteko ikusi hemen:
    http://www.uztarria.com/blogak/bego/1129989913

    Nola ikusten duzu / duzue hori?

     
  • At 18:57, Blogger Kepa Diegez said…

    Nik neuk hauxe erantzun diot:

    Ez dakit, baina geure inguruan andraixe edo enbraixe entzuten dudan bakoitzean, nik ez dut lotzen zuk aipatzen duzun "buruarinkeria"-rekin. Izan ere, badirudi gehiago eragiten diela emakumeei gizonezkoei baino: buruko minak, ondoeza, gogorik eza... Hori dela-eta uste dut ez dela egon behar zentsurarik hitzekin, bai, ostera, hitzen erabilera oker edo maltzurrarekin.

     
  • At 09:21, Blogger Erramun Gerrikagoitia said…

    Pena bat da ez egitea hemen link bat edo estekea at blog hori non aipatzen da andraizea; nik ez dakit egiten link hori baina besteren batek -agian zuk Kepa- ba dakikezu eta litzateke on tzat edozein nahi lukeena hori konsultatu.

    Bestetik esan ezen hego haizea esateko ere erabiltzen da andraize eta hembraize edo enbraize eta direla horiek dagozen izenak' realki existitzen direnak soziologikoki sartu gabe neurtzen' jakiteko egokiak dira ala ez ea affektatzen duen gehiago haizeak gizaki harra edo gizaki emea. Gainera neurtzeko dago oraino hori, ez dut uste egin denik esturiorik' estudio statistikorik buruz hori.

     
  • At 12:47, Anonymous Anonimoa said…

    Gustatzen zait Tomaxen egutegi berria. Gure aurrekoek, hormako egutegirik ez zutenean, ilargiaren jiroei kaso eginez zebiltzanean, ez zuten lotsik eta beldurrik hilabete pare bati izen bertsuarekin deitzeko, edo irailaren auskalo zein datatan, urria hasteko, geroko azaroa bitartean luzatuko zen urri luzeegia.
    Eta bestalde, gogora etorri zait nola Txinako laborari aspaldikoek, K.a.300 urte lehenago jada, 12 hilabeteko egutegia paratu zuten, hilabete bakoitzari izen antzerako batzuk eman zizkiotelarik. 6 udako eta beste sei neguko zituzten, honela izendatuak. Udakoak: 1.Uda lehena, 2.Garia ernetzen, 3.Garia aletzen, 4. Udako solstizioa, 5. Bero jasangarria, 6.Bero zakarra. Negukoak: 1.Negu lehena, 2.Elur gutxi, 3.Elur asko, 4.Neguko solstizioa, 5. Hotz gutxi, 6,Hotz gogorra. Hauek hilabetero joatea, eta Tomaxenak binaka, baina badute halako tankerarik. Aupa, Tomax!

     
  • At 17:06, Blogger Kepa Diegez said…

    Pello ere bat dator proposamenarekin! Oso polita txinatarren kontua. Euskaldunok eta txinatarrok bat egiterik bai?

     
  • At 17:42, Anonymous Anonimoa said…

    Zelako ideia interesgarria! Eta izenak, politak benetan!

    Egia esan, ez dut ulertzen zergatik munduko leku guztietan lau urtaro egon behar diren, jakina denean batzuetan bi, beste batzuetan bakarra, beste batzuetan lau baino gehiago... daudela. Beti gogoan dut gai hori telebistan esaten dutenean "gaur (neguan) sartu gara", egutegiak agintzen duelako? Iaz historiako uda luzeena izan genuen, eta bero ikaragarri haiekin, egun haiei udazken edo negu deitzea txantxetakoa zen!

    Neu apiril hasieran jaioa naiz, eta sasoi horri neguazken deitzea arraro egiten zait -normalean, ordurako eguraldi goxoa egiten hasia dago ia beti, eta batzuetan, bero ederra ere bai! Euskaldunok zail samarra dugu urtaroak finkatzea, egia esan.

     

Argitaratu iruzkina

<< Home

 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------