EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2005/05/03

Hostaroa

“http://www.argia.com/mendea/irudiak/82maiatz.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Hego haizetsu eta arrastirian lanbrotsu hasi ez zaigu, ba, maiatza! Egunez hego haizea eta ilunsentian itsasotiko haizearen eraginez, lanbroak eta ganduak. Atzo enbat txikia ere sortu zen kostaldean, ez orain dela egun batzuetakoa adinakoa, euririk ez, ekaitzik ez, haizea baino ez. Haize zakarra, baina! Eta maiatzean sartu berrian garenez gero, araka dezagun berba-zorroan ea zeintzuk izendapen dauzkagun. Hona hemen:

Loreari loturikoak

lorail: Lorail ondarrerat, gorr'egosi egin zuen ba zonbait egunez, sapa tzar batekin, bainan laster jautsi zen euria. J. Etchepare. Gure Herria 1932, 330 or.
loreil: Orrill edo ostoil eta ostaruaren izenak egiazki ezarri zaizka beraz ill oni. J. Tolosa. Euskal Esnalea 1913, 113or.
loril: Maiatz edo Lorilharen 12ean. Fedearen Propagacionea 1900, 198 or.

Maiatzari loturikoak

maiatz: Orokorra.
maihatz: Duvoisin. Hiztegia

Orriari loturikoak

orril: Retana Hiztegia.
Orrilako euria, urte guzirako ardua ta ogia. (Bizkaiko Atsotitza)

Hostoari loturikoak
ostaro, ostoil : Orrill edo ostoil eta ostaruaren izenak egiazki ezarri zaizka beraz ill oni. Tolosa. Euskal Esnalea 1913, 113 or.

Eta Bizkai aldean, maiatzaren lehenengo eguna langileen eguna izan aurretik, “esne-eguna” izaten zen. Buruko minen sendagarria omen da esnea. Hauxe dakar Pello Zabalak Agendaroan:

“Maiatzaren lehen egunean esnea hartzen dabenak, ez ei dau urte osoan buruko minik izango; horregaitik esan oi da “maialen eguna esne-eguna”



 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------