EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2005/04/27

Ostagia

“http://tematico.princast.es/112asturias/imgs/tormenta.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Oraingoan gaia ez da izango etnometeorologiaren eremuan herriak erabili ohi duen hitzen bat, terminologia baizik. Ez nago ziur, baina uste dut Azkuek asmatu zuela "ostagi" hitza fenomeno atmosferikoa adierazteko. Behintzat, Euskalerriaren Jakintzan laugarren liburukian 105. orrialdean honako hau dakar: Lan onen lenengo liburuan, bekuski irakurleak ostagi onen (ostadarren) beste amazazpi izen.
Seguru asko Azkuek bere buruan "ortzi, ost-" eta "-ki" (-gi) erabili zituen horrelako neologismoa sortzerakoan. Antzeko beste zenbait arrakastatsu suertatu dira. Adibidez, "aldaki", "argazki", "aterki", "izozki", "gardenki", "zuzenki"... "Izozki" dela-eta, Lhandek bere hiztegian "izotz zatia" dela adierazten du. Ea zenbat izozki jaten ditugun aurrerantzean! Ni neure tesian erabiltzen hasia naiz denbora guztian "fenomeno atmosferikoa" ez erabiltzearren eta egia esan, erosoa eta laburra da. Ez dut uste arrakastarik izango duenik, baina beraren alde egingo dut. Zer deritzozue?

2 Comments:

  • At 00:45, Blogger Erramun Gerrikagoitia said…

    Gaur (apirila 28 eguena, 2005) irakurri dut zure kommentarioa, zuk egina nire blogean. Eskerrak. Nahiz ez dakit den egokiena hemendik egitea, ematen dizut nire emaila ergerrika@euskalnet.net eta telephonoa 94 624 3292.

     
  • At 19:20, Anonymous Anonimoa said…

    Niri gustatu zait "ostagia" hori. Zuberoan (behintzat) altxorrari deitzeko erabiltzen duten "gordagia" ekarri dit burura. Polita.

    Tomax.

     

Argitaratu iruzkina

<< Home

 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------