EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2005/02/24

Lei beltza

http://www3.unileon.es/personal/wwdbvcac/images/Fotos_Paisajes_Excursiones/Leon_Ponf_helada2.jpg

Atzo Bilbo aldeko A8 autobidean izotz beltza zela-eta, sekulako txolopotea sortu zen: auto-istripuak, auto-ilarak... Izotz beltza delako hori argitzeko asmoz, UZEIk argitaraturiko Meteorologia Hiztegira jo eta hauxe aurkitu dugu:
"Tenperaturaren 0ºC azpiko beherakada gogorra, landareak ihartzen dituena", 161 or.
Aditu batek azaldu zuenaren arabera, ez zegoen eguratsean behar besteko hezetasunik eta horegatik ez zen izotz zuria izan, hau da, ihintza izozten denekoa. Horrelako kasuetan izotza ikusi egiten da, baina atzokoa ikusgaitza zen.
Izotz beltza dela-eta, gure euskalkietan honako hauek erabiltzen bide dira:

antziar, antzier iz.: G-Beizama.
horm iz.: BN-Bidarrai. .
horma beltz iz.: 1. G-Ataun. . 2. "Para Azkue "helada fuerte", pero según Landerretche se designa así al estado de los días en los que, a falta de sol, el deshielo no se produce". Azkue / Landerretche. Hiztegia.
horma beltz
iz.: L-Ahetze / BN- Armendaritze, Esterenzubi.
horma
iz.: G-Mendaro.
horma
iz.: L-Azkaine, Mugerre.
hormakharroñ iz.: L-Urketa.
hormate (baita kharru ere) iz.: Z-Santa Grazi.
hormaxuri iz.: BN-Armendaritze, Esterenzubi.
intziar iz.: B-Orozko. Azkue. Hiztegia.
izotz beltz (baita jela ere) iz.: N-Leitza.
izotz gaitz / beltz
iz.: N-Mezkiritz
izotz karroin iz.: Azkue. Hiztegiaren Eranskina.
izotz-baltz iz.: 1. B-Markina. G-Arrasate. Azkue. Hiztegia.
izotzorma iz.: G-Zegama.
izoz baltz iz.: B-Bolibar
izozbeltz iz.: G-Beizama.
jela iz.: G-Azkoitia.
jelate iz.: G-Getaria.
k
(h)arru iz.: Behe-Nafarrera / Zuberera. Azkue. Hiztegia.
karrailo iz.: Labayru Hiztegia.
karraldoi iz.: B-Zeanuri.
karraldoi iz.: G-Oñati. Azkue. Hiztegia.
karroñ iz.: L-Ahetze.
karrun iz.: BN-Garruze.
kharro (baita izotz beltz ere) iz.: Z-Ürrustoi-Larrabile
kharroa beltz iz.: Z-Sohüta
kharru beltz iz.: Z-Pagola.
kharruin beltz iz.: Z-Domintxaine-Berroeta.
kharruleida iz.: Z-Altzürükü.
kharruñ beltz iz.: BN-Arruta
kharrun beltz iz.: L-Bardoze.
kharruñ
iz.: L-Bardoze / BN-Arruta.
kharruñtzuri iz.: L-Bardoze.
lai baltz iz.: B-Uribe-Etxebarri.
lanbroe iz.: N-Arakil. Azkue. Hiztegia.
lauparda iz.: Labayru Hiztegia.
lei baltz iz.: 1. B-Jatabe. Ikusten ez den leia izaten da, baina ikusi ez arren lurra gogortu egiten du. Iñaki Gaminde. Jatabe Berbarik Berba. 2.B-Getxo. "Léisuri te léibaltza. Lei suri goixetan (eg)oten da kampo dusti suri suri suri. Ta lei baltza (eg)oten da kampo gogor eta otz eta esétango errasturik pes.
lei iz.: B-Zeanuri.
mitratu iz.: BN-Esterenzubi .

4 Comments:

  • At 20:29, Blogger Erramun Gerrikagoitia said…

    Informatio handia eman duzue buruz forma differenteak nola esaten da euskaraz lei beltza. Ederto dago informatio hori eta da kuriositate bat, edozelan ere kasik (kasik diot) dirudiena zuzendua to estudiante universitarioak hon euskararen dialektologia an nivel gorenekoak.

    Baita izkiriatu duzue ondokoa "Horrelako kasuetan izotza ikusi egiten da, baina atzokoa ikusgaitza zen." Nahi nuke hemen ere informa gaitzazuen zenbat forma real soziologiko differentetan esaten den euskaraz ezen atzokoa lei beltza zela "ikusgaitza".

    Lan hori egin badezaue ikusi ahalko duzue ezen nehon ez da horrela ("ikusgaitz") esatzen, baizik dagoela modu bat bakarra -batasun osoa izanik hitz hortan euskara realak- ezen egiazko bakarra da invisible (edo nahi balitz barbaroki) inbisible.

     
  • At 21:56, Blogger Kepa Diegez said…

    Eskerrik asko, iruzkinagatik. "Ikusgaitz" dela-eta, euskaldun xumea naizen honek ez dut "invisiblea" esan nahi, ikusteko zaila dena baino. Agian, oker nago baina nire ustez ez dira gauza bera "-gaitz" eta "-ezin". Beharbada ez da erabiltzen, baina Elhuyar Hiztegiak badakar zeozergatik izango da. Hala ere, zuk "invisible" onesten baduzu, konforme.

     
  • At 12:47, Anonymous Anonimoa said…

    Nabarnizen ondorengo hauek batu nituen:

    antzier, antzierra. (ANTZIGAR, intzigar) Hielo muy fuerte, costra de hielo. Leidxe ikusi ezin denean eta oso gogortuta dagoenean, antzierra esaten da. Lei baltza ere esaten da. Ik. lei baltza, lei suridxe. ║ Antzierra leidxe bayo be gogorrau da. Leidxe ei leike, leidxe, da surittu apur bet eta ba leidxe da. Baya antzierrak ya asko gogortzen deu, lurre be bai, euriri..., posurik atrapetan badeu, kristela eitte tzo ganien da axe da antzierra. ║ Leidxe suridxe ixeten da, antzierra gris antzera. ║ Antzierra lei baltza da; kristela ikusten da bakarrik, suridxe esta ikusten leidxen modun. ║ Antzierra esta eitten, suridxe esta antzierra, illune ba, gogortu eitten deu. Ba etxak igerri eitten, gogortute beye. Leidxe da suridxe. Da suridxe egon es, da gogortute badau basie ta ori, ba antzierra. ║ Ño, antzierra ein dxok!
    lei baltza. Hielo muy fuerte, costra de hielo. Antzierra ere esaten da. Ik. lei suridxe, antzierra. ║ Ointxe esan tzu pa. Ikusten estana da lei baltza. Da askotan ba kamiñun estakixu ser daun be, basois de an sois. Da lei suridxe kamiñun bayo sano oten da bedarrien, bedarra oten da suri-tta.  lei suridxe. Helada, capa blanca de hielo. Ik. lei baltza, antzierra.

     
  • At 20:49, Blogger Erramun Gerrikagoitia said…

    Elhuyar Hiztegiak dixit, razomamendu rakhitikoa.

    Seguru, ikusgaitz eta ikustezin ez dira berdinak, hori explikatzen ez da ari behar luzaro; ikusgaitz da, nola hitzak berak dio, gaitz dena ikusteko baina ikusi ahal dena eta ostera iksustezin da, baita nola hitzak dio, ezin dena ikusi ahal.

    Batzutan hitzak berak dakar bere baitan bere azalpena ere, baina beste batzutan ez, halan noiz hitzak dira lexikalizatu -signifikantza differente bat hartu, aparte intralexikala- halan: igogailua (valio du ere jaisteko), odolostea (ez da zuzenki: odol + hestea; ez da heste bat beterik odolez), ... etc.

    Orduan, ba hortan ados nago zurekin Kepa Diegez. Nahi dudana jakin ere da ea zu Kepa zara hon Etnomet-Etnoaroa, edo zara, nola ni edo beste batzuk, "kanpoko" edozein bat.

    Arrazoitu nahirik diozu buruz ikusgaitz "Beharbada ez da erabiltzen, baina Elhuyar Hiztegiak badakar zeozergatik izango da". Hori zuk esana, ez bait da arrazoitua, ez da arrazoia, baizik Elhuyar-ek dixit. Orain jada, ez gaudeke Erdi Aroan, ezta ere mentalki nola onhartzeko holako razonamentua; gainera zeuk diozu guri ezen beharbada ez da erabiltzen euskaraz ikusgaitz hitza.

    Egon ahal garena seguru da, nola zeuk ere ba diozu, da ezen Elhuyar-ek "zeozer gatik" darabil ikusgaitz, eta diotsut nik dela gatik ez erabiltzea euskara jatorrean daukagun "invisible edo inbisible" hitza, izanik ere jatorria kanpokoa nola beste hainbat hitzena. Berba batean da Elhuyarek nahi ez duelako errespetatu euskara real egiazkoa eta dagoelako Elhuyar ere beterik erreparo txotxoloz.

     

Argitaratu iruzkina

<< Home

 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------