EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2005/02/07

Katail

Otsaila izendatzeko izenen artean, gaur EtnoMet-era Gernikan eta Arrasaten erabiltzen den (ala zen?) katail izen ezin bitxiagoa ekarri nahi dugu. Azkuek ondoko hau adierazi zuen Euskalerriaren Jakintza bildumaren lehenengo liburukian:

"Arrasate ta Genikan bigarren ilaren izena (euskalgaiztoko itza) katail da, katuen ila". Euskalerriaren Jakintza I, 66 or.

Zer dela-eta "euskalgaiztoko itza ?

Atsotitzetan ez dugu kataildun bat bera ere aurkitu.

1 Comments:

  • At 17:28, Blogger Kepa Diegez said…

    Eskerrik asko, Mikel. Oso polita iruditu zait zure pasadizoa. Orok du bere zentzua etnometeorologian! Izan ere, kaletarkumea naizen honek urruntxo dut baserri-giroa.

     

Argitaratu iruzkina

<< Home

 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------