Aholkuak eta gomendioak eguraldiaz mintzatu eta idazteko (eta IV) "Iparra bebil..."

Hemendik hartua 10. "Haize indartsua" ez da egokia. Hiztuneriak era askotara adierazten du haizearen intentsitatea: adjektiboak erabiltzen ditu ( zakar. ..); aditz-lokuzioak ( haizeak erru eman... ); hitzak errepeikatzen ditu ( bizi-bizi dabil); hitz elkartuak erabiltzen ditu ( haize-erauntsia ...). Halaber, "haizea egiten du" sekulako kalkoa da: haize dabil da egokiena. 11. "Eguraldi txarrari aurpegi ona" sekulako kalko kulturala da. Hauxe duzue aproposena: Gibel egion/k ekaitzari, bular aldi onari edo Aro gaiztoari, bular . 12. Oso kontu ezezaguna, holofrasia: hitz batek esaldi oso bat ordezkatzen du; adibidez, edonoraro / inoraro , " edonora joateko eguraldi ona" eta "inora ere ez joateko eguraldi eskasa". "Gaur edonoraro dago" edo "Gaur ez dago inorarorik ". 13. Euskal Herriko aroa laburbiltzen duen aro-atsotitza: Iparra bebil, mendebala bego, hegoa gero (haizeen bilakaera). 14. Azkuek asmatutako ostagi be...